NIU ongizate zentroa: arnastu, sentitu, askatu
Osasun zentro berezi bat dago Grosen, «Donostiako osasunaren erreferentziazko gunea» izan nahi duena: NIU ongizate zentroa. Iñigo Garmendia (Irun, 1975) da arduraduna eta K-Stretch hamaka erabiltzen du, beste batzuen artean. Dioenez, «liberazio» kontu bat da, luzaketa kontu bat baino gehiago.

Iñigo Garmendia 1996tik dago murgilduta osasungintzaren munduan, eta K-Strecht luzaketa teknikan aditua da. Hain zuzen ere, aitzindaria izan zen teknika hori Donostiara ekartzen, 2012an: Grosen egin zuen lan hiru urtez, Gipuzkoa plazako parafarmazian batean ondoren bederatzi urtez, San Martzial kalean urte eta erdiz eta Grosera itzuli da orain.
Baina, zertan datza K-Strecht teknika? V formatuko hamakak dira tresna nagusia. Pertsona bertan etzaten da eta hamakaren bi aldeen inklinazioa pertsonaren arabera egokitzen da, era eroso batean eta minik gabe. Esku teknika eta arnasketa estrategia saioan uztartuz, Garmendiak masaje bidez landu beharreko puntuak lantzen irakasten dio etzanda dagoen pertsonari. «Liberazio kontu bat da. Luzaketa klasikotik harago doa hau, sakontze ariketa indartsu bat da; emozionalki ere mugimendua baitago saioetan, hain zuzen ere. Hein batean, arlo fisikotik, pertsonaren bizitzan sartzen gara, eta hortik ere liberazioak ematen dira», nabarmendu du Garmendiak.
Hori dela eta, El estiramiento inteligente —Luzaketa inteligentea— deitzen dio masajistak teknika horri, luzaketa klasikoa baino askoz gehiago delako. «Probatu nuenean, ulertu nuen zer esan nahi zuen holistiko hitzak. Adibidez, mina aldakan izan dezakezu, baina min horren iturburua orkatilan gaizki sendatutako bihurdura bat izan daiteke: gorputza konpentsatzen doa orkatilakoa, eta, bat-batean, beste puntu batean agertzen da mina. Orduan, zer landu behar da, orkatila edo aldaka? Kontzeptu hori ulertu nuenean mundu berri bat ireki zitzaidan», azaldu du irundarrak.
Ildo horretatik egiten du lan Garmendiak, eta argi dauka funtzionatzen duela: «Garrantzitsuena da gelditzea eta luzaketa ariketa kontziente bat egitea, barruan duzuna sentituz, pentsatzetik harago. Sentipen horiei denbora bat eskaintzea, meditazio moduko bat da. Kontua da batzuetan ez dela erraza gelditzea eta barruan duzun guztia sentitzea, orduan datozelako trumoiak. Askotan, 50 minutuko saioaren ostean, beste aurpegi batekin ateratzen da jendea, askoz zentratuago beraien benetako ni-an». Dioenez, «prebentzio moduan» doan jendea dago, adinarekin galtzen den mugimendu gaitasunari aurre egiteko, eta baita min jakin bat duen jendea ere, hori lantzera doana.
Teknika berriak
Horrez gain, lan egiteko modu berriak bilatzen jarraitzen du Garmendiak, eta, hain zuzen ere, hipno-arnasketa konektiboaren eta nerbio bagoaren berrorekatzearen teknikak erabiltzen hasi da, hipopresiboez eta masajeez gain: «Oso teknika indartsuak dira, eta nahi dut zentro hau Donostiako osasunaren erreferentziazko zentro bat izatea».
NIU ongizate zentroak babestutako edukia