Euskal Jaietako soka dantzan izena emateko epea zabaldu dute

Urtero moduan, datozen Euskal Jaietan, soka dantza antolatuko du Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak. Irailaren 6an izango da, 19:00etan, eta izen emateko epea zabalik dago.
Azken urteetan bezala, aurten ere mistoa izango da, eta soka dantzen estruktura tradizionala mantentzeko asmoz, Esku aldatzeko soinua, hasierako sokan ateratzen diren emakumezkoak eta gizonezkoak soilik dantzatuko dute.
Hasierako sokan ateratzen diren emakumezkoek euskal jantzi tradizionala eraman beharko dute, eta gizonezkoek, berriz, galtza iluna, alkandora zuria, gerriko eta txapela beltzak, eta zapata edo alpargata beltzak. Ondoren ateratzen direnak, berriz, kalez jantzita joango dira.
Entseguak
Irailaren 6ko emanaldiaren aurretik, bi entsegu egitea aurrreikusi dute. Irailaren 2an (asteartea), 19:00etan, Kresala elkartean. Honako dantza hauek prestatuko dira: alpargata, fandangoa eta arin-arina. Bigarrena, irailaren 5ean (ostirala) izango da, 19:00etan, Plaza Berrian. Entsegu orokorra izango da hori.
Parte hartzeko asmoa duenak abuztuaren 25a baino lehen ondorengo inprimakia bete beharko du. Inprimakia: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeFxskWxuDnenHDM79DFqPSc9kks9odAOGEagjQWQxq7uW7vQ/viewform?usp=dialog