Loiolako Lorategi Hirian babes publikoko 100 etxebizitza inguru eraikiko dituzte

Donostiako Udalak akordioa sinatu du Euskadiko Etxebizitza eta Lurra SA (VISESA) sozietate publikoarekin. Horren bidez, Loiolako Lorategi Hirian alokairuko babes publikoko etxebizitzak sustatuko dituzte. Era berean, udalaren bi lursail VISESAri zuzenean eta doan lagatzeko espedientea onartu dute, babes publikoko 100 etxebizitza inguru eraikitzeko.
Partzelen titulartasuna eskritura publikoan eskualdatzea bi hilabeteko epean aurreikusten da, udalak Etxebizitza Tasatuen Ordenantzaren aldaketa behin betiko onartzen duenetik kontatzen hasita. Bestalde, VISESAk gehienez 30 hilabeteko epea izango du etxebizitzak eraikitzeko eta sustatzeko, lagapenaren eskritura publikoa formalizatzen denetik zenbatzen hasita.
Hitzarmena Euskadiko Etxebizitza Legean jasotako aurreikuspenen barruan sartzen da, eta, zehazki, 2. artikuluan jasotako printzipio gidarien barruan, bereziki azpimarratuz apartatuan aipatutakoa. Hau da, botere publiko guztien lankidetzari eta koordinazioari buruzkoa, euskal sektore publikoaren mendeko organoena barne, etxebizitza duina, egokia eta irisgarria izateko eskubidea bermatzeari dagokionez.