Andatzara igotzeko mendi martxa antolatu dute Zubietan

Zubietako jaietan Andatzara igotzeko mendi martxa eta lasterketa antolatu dituzte. Hilaren 30ean izango da, eta mendi martxa 08:45ean hasiko da. Lasterketa, aldiz, 09:30ean izango da.
Zubietatik abiatuta, ibilbideak sei kilometro ditu, 560 metroko desnibel positiboa. Gailurrean, hamaiketako musikatua egingo dute. Izen emateak esteka honen bidez egin daitezke.