«Arrazakeria 'morofoboaren' aurka» elkarretaratzera deitu dute
Gipuzkoako mugimendu antirrazistako hainbat kidek elkarretaratzera deitu dute ostiral honetarako (hilak 18) Bulebarrean, Arrazakeria morofoboaren aurka, antolatu! lelopean. Bulebarrean izango da, 19:30ean, eta antirrazista oro parte hartzera deitu dute.
Euskal Herrian zein Espainian azken asteotan izandako eraso arrazisten testuinguruan egingo dute elkarretaratzea. Izan ere, besteak beste, Hernanin istilu handiak izan ziren ekainaren 24ko goizaldean eta, egunotan, gertakari larriak izaten ari dira Torre Pachecon (Murtzia, Espainia).