Gizon bat haurren aurrean masturbatu dela salatu dute Añorgako jaietan

Añorgako karmenetan gizon bat haurren aurrean masturbatzen aritu zela salatu dute Añorga Kultur eta Kirol elkarteak eta auzoko beste hainbat eragilek sare sozialetan. Astelehenean (hilak 14) gertatu zen, eta auzotarrek beraien “gaitzespenik irmoena” adierazi dute: “Horrelako jarrera eta ekintza onartezinek ez dute inolako lekurik ez gure auzoan, ezta gure elkartearen inguruan ere”.
Gertaera salatu eta gaitzesteaz gain, jaietako azken egunak “elkarrekin bizitzeko uneak” izatea nahi dute, “alaitasunez, errespetuz eta auzolana oinarri”.