Karmen eguneko lore eskaintza eta prozesioa, iruditan

Karmen egunarekin eman diete jaiei hasiera kaian, giro paregabean. Urteroko legez, Aita Mariri lore eskaintza egin diote haren bustoaren aurrean, eta ondoren, Karmengo Ama Birjina hartuta, itsas prozesioan abiatu dira, aurten hil diren arrantzale eta saregileak gogoratuz eta itsasoan lore eskaintza eginez. Ontzian, besteak beste, txistulariak eta udal agintariak joan dira.
Jarraian ikus ditzakezue ekitaldiak utzi dituen hainbat irudi:





















