Kultura dibertsitatea babestuko duen kontseilua sortu dute
Kontseilu sektorial iraunkorrak sortzeko eta udal politikaren eremu zehatzen inguruan informazioa emateko, aztertzeko eta proposamenak egiteko gunea izango da. Honen barnean, elkarteetako ordezkariek, udaleko teknikariek eta udal taldeetako ordezkariek lan egingo dute.

Donostiako Udalak Kultura Aniztasunaren Kontseilu Sektorialaren sorrera onartu du astearte honetan. Honi esker, Donostiako kultur dibertsitateekin konpromisoa estutuko du udalak, aitorpen instituzionala indartzea eta erakundeen inplikazio aktiboa lortzeko helburuarekin.
Organo hau aholku emaile moduan arituko da. Gainera, kontseilu sektorial iraunkorrak sortzeko eta udal politikaren eremu zehatzen inguruan informazioa emateko, aztertzeko eta proposamenak egiteko gunea izango da. Honen barnean, elkarteetako ordezkariek, udaleko teknikariek eta udal taldeetako ordezkariek lan egingo dute.
Gobernuaren ustez, aniztasunak erantzun publikoak eskatzen ditu, eskubide berdintasunarekin batera. Halaber, kontseilu honetan, 2013an Europako Kontseiluak kultura dibertsitatea babesteko hartu zituen erabakiak gaur egun islatuta ikusi daitezke.
Inklusio eta Ingurumeneko zinegotzi Iñigo Garcia Villanuevak organo berri honen defentsa sendoa egin du: “Donostia hiri plurala da, eta Kontseilu honek aberastasun kolektibo horren balioa azpimarratu nahi du”.
Gaur egun, hiriko biztanleriaren %1o baino gehiago atzerritar jatorrikoa da, eta horri ijito herriaren eta beste talde etniko eta kultural batzuen presentzia historikoa gehitu behar zaio. Horregatik, Garciaren aburuz, kontseilua “irauteko asmoz sortu da, funtzionamendu arau argiekin eta eta erakundeentzat eta hiri osoarentzat erabilgarria izateko borondatearekin”.
Beraz, organo berri honi esker, aniztasunarekin lotuta dauden elkarteek egitura formalizatua izango dute, araudi propio eta eragin gaitasun handiagoarekin batera.