Amara Berriko arrandegiak omendu dituzte auzoko jaietan
Karmen egunaren bueltan, Amara Berriko arrandegiak omendu dituzte.Amara Berriko Karmengo jaiak Amara Berriko Karmengo jaiak asteburu honetan ospatuko dituzte, baina atzo, Karmen egunarekin (uztailak 16), hasi ziren motorrak berotzen. Hain zuzen ere, iaz berreskuratutako auzoko arrandegietako kalejira egin zuten: arrandegiz arrandegi ibili ziren, kalejiran eta giro ederrean, eta bakoitzari lore sorta bat oparitu zioten, euren lana aitortzeko eta balioan jartzeko.
Jarraian ikusi ditzakezue kalejirako zenbait argazki:


