Astebururako plan bila Donostian?

Astebururako plan bila bazabiltza, askotariko kultur eta aisialdi eskaintza daukazu Donostian. Alde batetik, ez ahaztu Amara Berriko eta kaiko Karmengo jaiak eta Groseko Zipotz jaiak dituzula asteburu honetan; hemen dituzu egitarauak. Bestetik, jaiez harago, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu jarraian, eta gure agendan aukeraketa zabalagoa aurkituko duzu.
Ostiralean (hilak 18), Bidebietara joatea da gure proposamena, aire zabaleko zinema proiekzio bat antolatu baitute Salvador Allende parkean, 22:30ean. Zehazki, Katsuhiro Otomoren Akira (1988) filma proiektatuko dute, doan.
Larunbatean (hilak 19), Intxaurrondoko Bilindo tabernara gerturatzea da gure gomendioa, Felix Slim blues musikariaren kontzertuaz disfrutatzera (19:30). Bakarlari ceutarrak denetik egiten du: gitarra jo, harmonika jo, abestu… Ez da nolanahiko kontzertua izango, baina Intxaurrondora gerturatzerik ez baduzu, lasai, igandean Loiolan joko baitu, Sardexka tabernan, 13:00etan.
Igandean (hilak 20), asteburua bukatzeko, Dabadabara joatea proposatuko dizuegu, Borja artista urbanoak joko baitu, 20:00etan. Sarrerak aretoaren webgunean daude salgai.
Azkenik, bonus track bat, astean zehar haurrekin planen bat egiteko; asteartean (hilak 22), Lorez lore erleak erle 3 urtetik gorako haurrentzako ikastaroa antolatu dute Urgulleko Natur Txokoan, 17:00etan, doako sarrerarekin. Horrez gain, ez ahaztu asteartean hasiko dela 60. Jazzaldia, eta igandera arte kontzertu ugari antolatu dituztela hiriko zenbait txokotan; hemen daukazu egitaraua.