'Hari gorria' erakusketa ikusgai, Ingurumen Baliabideen Zentroan
Doan bisita daiteke irailaren 14ra arte, eta Cristina Enea Fundazioaren udako programazioaren parte da.

Hari gorria erakusketa aurkeztu du Cristina Enea Fundazioak, Gipuzkoako Artisten Elkartearekin lankidetzan. Grabatu ez-toxikoa adierazpen artistiko garaikidearen bitarteko gisa aztertzen duen erakusketa kolektiboa da, eta lurraldeko 28 artistak egindako 90 lan baino gehiago biltzen ditu.
Erakusketa joan den ekainaren 27an inauguratu zen Cristina Eneako Ingurumen Baliabideen Zentroan, eta bisitariari ibilbide bisual eta emozional bat proposatzen dio grabatu iraunkorraren teknikaren bitartez. Hari gorri sinboliko batek lan bakoitzaren, sortzen dituzten artisten eta haiei begira dagoen publikoaren arteko lotura gisa jokatzen du, artearen, pertsonaren eta naturaren arteko lotura estua sortuz.
Elena Setienek, Gipuzkoako Artisten Elkarteko kide eta erakusketaren bultzatzaileak, azaldu du erakusketa “Gipuzkoako Artisten Elkartearen Grafika Tailerrean garatzen ari garen artearen eta grabatuaren pasiotik” sortu dela, eta adierazi du helburua dela “grabatua herritarrei hurbiltzea begirada iraunkor batetik, material birziklagarriekin eta toxikoak ez diren teknikekin esperimentatuz”.
Hari gorria doan bisita daiteke irailaren 14ra arte, eta Cristina Enea Fundazioaren udako programazioaren parte da.