Haurrik ausartenak kukañara igo dira kaiko karmenetan

Karmenetan murgilduta daude kaian, eta gaur goizean, haurrek primeran pasatu dute kukañarekin. 11:00etan hasi da, eta ordurako, haur pila bat zeuden ilaran. Hasi baino lehen, urduritasuna ere nabari zen gaztetxoen artean, batez ere, gizon batek kukañari olioa eta xaboia bota dizkionean. “Ezingo naiz puntaraino iritsi!”, esan die haur batek lagunei, zain zeuden bitartean. “Okerrena xaboia izaten da!”, oihukatu du beste batek.
Hala ere, haur mordoa animatu da kukaña igo eta ikurriña hartzen saiatzera. Zailagoa egin zaie puntaraino iristea, baina kaian zegoen jendetzaren animoekin, parte hartze hutsa plazera izan da askorentzat.
Jarraian ikus ditzakezue irudiak:


















































