Les Griots Du Mali taldeak kontzertua eskainiko du bihar Amara Berriko jaietan
Auzoan kalean lo egiten hilabeteak daramatzaten asilo eskatzaile batzuek osatzen dute taldea.

Les Griots Du Mali taldeak kontzertua eskainiko du bihar Amara Berriko karmenetan. 12:00etan izango da, auzoko Kofradien plazan. Hain zuzen ere, bertan lo egiten hilabeteak daramatzaten Maliko asilo eskatzaile batzuek osatzen dute taldea, eta auzotarrekin duten harreman onaren ondorioz, jaietan parte hartzera gonbidatu dituzte.
Gizaki bat bera ere ez da ilegala lelopean, bizilagunak “tea hartzera eta zuzeneko musika entzutera” gonbidatu dituzte.