Reale Arenaren azken arrastoak kendu dituzte Anoetatik

Realak eta Reale aseguru etxeak 2024-2025eko denboraldiaren amaieran eman zuten amaitutzat euren arteko harreman komertziala, eta horren azken arrasto ikusgarria ezabatu dute gaur: Anoeta estadioko izen komertzialaren (Reale Arena) errotulazioa. Hainbat langile bertan lanean aritu dira goizean, estadioaren kanpoaldeko hizki erraldoiak erretiratzeko.
Aseguru enpresak hamahiru denboraldiz babestu du talde txuri-urdina, eta 2019ko irailetik Anoeta futbol estadioari euren izena jarri zioten: Reale Arena. Realzale askorentzat, Anoeta izaten jarraitu du estadioak, eta orain ere hala da, nahiz eta, hedabide batzuen informazioaren arabera, klubak ez duen ixten estadioari beste babesle baten izena jartzeko aukera.