Arrazakeria 'morofoboaren' aurkako elkarretaratzea egin dute kaian

Gipuzkoako mugimendu antirrazistako hainbat kidek deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo kaian, Arrazakeria morofoboaren aurka, antolatu! lelopean. Hasiera batean Bulebarrean egin behar bazuten ere, azkenean, kaiko karmenetarako jarri duten agertokiaren aurrean egin zuten, 19:30ean. Jende andanak egin zuen bat deialdiarekin, argazkietan ikus daitekeenez.
Euskal Herrian zein Espainian azken asteotan izandako eraso arrazisten testuinguruan egin zuten elkarretaratzea. Izan ere, besteak beste, Hernanin istilu handiak izan ziren ekainaren 24ko goizaldean eta, egunotan, gertakari larriak izaten ari dira Torre Pachecon (Murtzia, Espainia).









