Ederki pasatu dute kuadrillek Zipotz jaietako rally poteoan

Ostegunean hasi ziren Groseko Zipotz jaiak, eta atzo, gazte bazkariaren ostean, rally poteoa egin zuten gazteek, Katalunia plazatik abiatuta. Askotariko jolasak egin zituzten, eta eguraldia lagun, auzoan zehar aritu ziren lagun taldeak, batetik bestera, kuadrillako blusak eta kamisetak soinean zituztela.
Igandera arte, jaiek ez dute etenik izango. Gaur, besteak beste, kantu bazkaria eta helduen danborrada izango dira, eta gauean, Malko, Lukiek eta Sedientos de Cumbia taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da auzoan. Hemen ikus dezakezue egitaraua osorik.




























