Haurrentzako eta helduentzako jolasak eta Les Griots Du Mali taldearen kontzertua, Amara Berriko karmenetan

Asteburuari primerako hasiera eman diote Amara Berriko karmenetan. Goizean, aurpegi margoketa eta haur jolasak egin dituzte Gregorio Ordoñez kalean. Horrez gain, Zirika Zirkusen Egunon sikiera ikuskizunaz gozatu ahal izan dute etxeko txikienek, helduek bote eta toka txapelketak egiten zituzten bitartean.
Gainera, Kofradien plazan, Maliko asilo eskatzaileek ere jaien parte izan nahi izan dute, eta auzotarrei kontzertu eder bat eskaini diete. Horrela, Les Griots Du Mali taldeak dantzan jarri ditu auzotarrak, eta giro bikainean aritu dira guztiak gerriak mugitzen eta txaloka.






































