Kaiko karmenetako herri bazkaria egin dute eguerdian

Egitarau oparoa dute gaur kaiko karmenetan, eta goizean, artisau azoka eta harri-jasotze eta aizkora erakustaldia izan dituzte, besteak beste. Arratsaldean, helduen danborradarekin jarraituko du jaiak, baina horren aurretik, indarrak hartu dituzte herri bazkarian. Gazte nahiz heldu, denak animatu dira paella ederra jatera, eta ondoren, mus txapelketa egin dute.
Arratsaldean, danborradaz gain, txokolate jana, sardina jana, zezensuzkoa eta kontzertuak izango dira. Gaur gauean, Burutik taldeak eta 3ttu erromeriak girotuko dituzte kaiko karmenak. Hona hemen egitaraua osorik.






































