Paella usainak hartu du Katalunia plaza eguerdian, Zipotz jaietan

Kantu bazkaria egin dute eguerdian Katalunia plazan, Groseko Zipotz jaien barruan. Lagun talde ugari animatu dira elkarrekin bazkaltzera, eta ez zaie janaririk falta izan, paella erraldoi bat prestatu baitute animatu diren guztientzat.
Arratsaldean, helduen danborradaz gozatu ahal izango da auzoko kaleetan zehar, eta ondoren, saiheski errea dastatzeko aukera izango da Txofre plazan. Gauean, kontzertuak izango dira Katalunia plazan. Hona hemen egitaraua.































