Palestinako banderaren bila abiatu dira kaiko kukañan

Haurrek inauguratu zuten atzo aurtengo kaiko karmenetako kukaña, eta gaur, berriz, adin guztietako jendea animatu da parte hartzera. 12:00etatik 14:00etara, asko eta asko izan dira muturrean jarrita zegoen Palestinako bandera hartzeko saiakera egin dutenak, baina azkenean, Maddi Bengoa izan da bandera ukitzera heldu den bakarra. Ez du hartzea lortu, baina azkenean, kukañaren gora beherekin erori egin da bandera, eta Bengoari eman diote bandera eta saria.












































































