Galerna egitasmoa aurkeztu dute, abuztuaren 9rako egitarau propioarekin

“Badator Galerna” aldarriarekin eta Sozialismoa eraiki lelopean, Galerna egitasmoa aurkeztu dute Donostian. Instagram sare sozialeko kontu baten bidez eman dute egitasmoaren berri, baita abuztuaren 9rako antolatu duten egitaraua iragarri ere.
Hain zuzen ere, egun osoko egitaraua antolatu dute Aste Nagusiko lehenengo larunbaterako, Donostiako Piraten zein Donostiako Udalaren egitarauetatik kanpo. Marianitada girotua egingo dute 12:30ean Ordizia tabernatik abiatuta, herri bazkaria 14:30ean, ZKN Brothers DJ ibiltaria hasiko da 16:30ean, Palestinako erresistentziaren aldeko argazkia egingo dute 18:30ean Santa Maria elizan eta DJ Gaua antolatu dute Urkan 23:30etik aurrera, Azar eta Menina DJ-ekin.