Hiru pertsona atxilotu dituzte pertsona bat erasotzeagatik diskoteka batean
Gazteak hainbat lesio ditu aurpegian.

Hiru gazte atxilotu dituzte ustez gazte bat kolpatu zutelako Easo kalean, larunbat gauean. Erasoa jasan zuen gaztea ospitalera eraman zuten, zauriak ebakuntza kirurgikoa behar izateko aukera dagoelako. EAEko Segurtasun Sailak adierazi duenez, erasoa 03:00etan gertatu zen kale horretan dagoen diskoteka batean.
Gaztea bi lagunekin atera zen eta, lagunek kontatu dutenez, gauean beste talde batekin liskar bat izan eta gero, hainbat lesio jaso zituen kopetan eta begi batean. Ertzaintza, abisu baten ondoren gerturatu zen Easo kalean dagoen diskotekara.
Atxilotuak 21 urteko bi pertsona eta hemeretzi urteko beste bat dira, eta polizia etxera eraman dituzte ondoren epailearen esku uzteko.