Larri zauritu dute pertsona bat Antiguan, arma zuriz egindako eraso bategatik

Igande arratsaldean Antiguan arma zuriz egindako eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. EHUko Elbira Zipitria eraikinetik gertu izan zen erasoa, eta pertsona bat larri zauritu zen, Segurtasun Saileko iturriek baieztatu dutenez. Biktima ospitalera eraman zuten.
Lekukoen arabera, anbulantzia bat bertaratu zen biktima artatzeko, eta Ertzaintzaren patruila autoak ere bertaratu ziren. Ertzaintza gertaturikoa ikertzen ari da, eta momentuz, ez dute inor atxilotu.