Parte Zaharreko Jarana taldeak irabazi du kaiko karmenetako 'desapiyua'
Kaiko desapiyoko parte hartzaileak.Asier Gonzalez de San Pedro Jaiei amaiera eman baino lehen, desapiyua egin zuten atzo eguerdian kaiko karmenetan, eta Parte Zaharreko Jarana herri kirol taldea Antiguaren aurka lehiatu zen bertan. Harriak jasotzen, trontzan, txingetan eta lokotx bilketan aritu ziren besteak beste, eta azkenean, Jarana taldea izan zen garaile.


