Zipotz jaietako euskal jai eguna, iruditan

Euskal jai eguna ospatu zuten atzo Groseko Zipotz jaiei amaiera emateko. Goizetik giro bikaina izan zuten auzoan, izan ere, 11:00etan, elkarte eta kuadrillen arteko marmitako lehiaketa egin zuten Katalunia plazan, Marruma elkartearen eskutik. Horrez gain, haurrentzako herri kirolak eta sagardo dastaketa ere egin zituzten leku berean.
Ondoren, bertso saioa egin zuten Katalunia plazako agertokian, eta Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Jon Martin eta Iñaki Apalategi bertsolariak aritu ziren bertsotan. Bitartean, tortilla lehiaketa ere egin zuten auzotarrek. Arratsaldean, euskal dantza gidatuak egin zituzten, eta ondoren, Laket erromeria izan zen auzoa girotzen. Zezensuzkoaren ostean eman zieten amaiera jaiei, hurrengo urtera arte.




























