Zipotz jaietako herri danborrada, iruditan
Groseko Zipotz jaietako danborrada jendetsua izan da aurten ere.Asier Gonzalez de San Pedro Asteburu luze eta bizia eduki dute Grosen, Zipotz jaiek auzoa girotu baitute ostegunetik igandera, baita ondo girotu ere. Urteroko legez, larunbat arratsaldeko herri danborrada izan da jarduera arrakastatsuenetariko bat, hamarnaka auzotarrek hartu baitzuten parte, jai giroa Groseko kaleetan barrena zabalduz.
Jarraian, Asier Gonzalez de San Pedro argazkilariaren irudi bilduma ikus dezakezue:


