«Donostiako ohitura berriak» ezagutzeko ibilaldia antolatu du Bizilagunekin plataformak
Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak ibilaldi berezi eta ironiko bat antolatu du larunbat honetarako (hilak 26), mezu argi batekin: “Ezagutu Donostiako ohitura berriak”. 12:00etan izango da, Parte Zaharreko Sarriegi plazatik abiatuta.
“Donostia ezagutzen duzula uste duzu, baina agian ez dakizu nola aldatzen ari den. Zatoz gure hiri zoragarriaren xehetasunak eta xelebrekeriak entzutera”, nabarmendu du Bizilagunekin plataformak.