Askatasunaren hiribideko Rosi kioskoa itxi dute

Hiru belaunaldiz iraun ondoren, Askatasunaren hiribidean zegoen kioskoetako bat itxi dute: Rosi kioskoa. Mariano Ferrerren irrati saio batek izen berdina zuen. Zergatik?
Mariano Ferrer 1939an jaiotako euskal kazetaria zen. Berak, lanera sartu aurretik, egunkaria erosten zuen Rosi kioskoan. Horregatik, Donostiako Herri Irratian irratsaio berria asmatzerako garaian izena segituan bururatu zitzaion: El kiosko de la Rosi. Zentsura garaia bizi zuten eta Rosiren ospea gehitu nahi zion irrati saioari. Halaber, honen izena erregimena aldatzeko arrosaren ikur sozialista sinbolizatzen zuen.
Rosi orain dela urte batzuk hil zen. Ferrerrek hasieran bere amari, Valentinari, erosten zizkion egunkariak. Ondoren, Rosiri eta, azkenik, bere alaba Auroriri. Gainera, saioa egunsentian egiten zenez, bere sintoniaren musikak Aurora izena zuen.
El kiosko de la Rosi irratsaioak, egunero astelehenetik ostiralera, 30 urte iraun zituen eta 2004ean amaitu zen.