Ikama ikasle antolakundeak Ibaetako ikasleek jasotako «kontrola eta jazarpena» salatu du
Ibaetako campuseko Ikama antolakundeko ikasle batzuek astelehenean epaiketa izan zuten.

Ibaetako campuseko Ikama antolakundeko ikasle batzuek epaiketa izan zuten astelehen honetan, diotenez, “ikasturtean zehar gure eskubideak borrokatu eta euskal hezkuntza propio baten beharra salatzeagatik”. Martxoaren 20an, Ikama ikasle antolakundeak greba antolatu zuen Hego Euskal Heriko ikastetxe eta unibertsitateetan. Bertan, euskal hezkuntza sistema propio baten beharra aldarrikatu zuten. Gainera, beraientzat “ezinbestekoa” den Euskal Herriaren independentzia erreibindikatu zuten. Halaber, hezkuntza “patriarkalari” aurre egiteko mobilizatu ziren ikasleak.
Greban “kontrola eta jazarpena” jaso zutela salatu dute. Beraien ustez, “gaur egungo sistemari aurre egin eta alternatibak erakikitzen duen oro desagerrarazi nahi dute”. Ondorioz, ikasle mugimenduak isunak jaso ditu eta astelehenean izan zuten epaiketara aurre egin beharko dio.
Ikama ikasle antolakundeak “gogorki” salatzen du “jasotako jazarpen guztia” eta “inoiz baino indartsuago” daudela aitortu dute. Hori horrela izanda, “merezi duten” hezkuntza publikoa eta komunitarioaren alde antolatzen jarraituko dute.