Hiriko hiru igogailu geldituko dituzte hobekuntza lanak egiteko

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, datozen egunotan Morlansko, Larratxoko eta Bentaberriko igogailu bana geldituko dituzte hobekuntza lanengatik.
Hilaren 28an, astelehenean, Morlansko igogailu inklinatua etengo dute, hautsitako kristala aldatzeko. Hilaren 29an, berriz, Larratxoko igogailua geldituko dute kableak eta polea aldatzeko. Biak 08:00etatik 18:00etara etengo dituzte izango dira, eta bi kasuetan lehenago amaitzea espero dute, arazorik sortzen ez bada.
Bestalde, hilaren 29an eta 30ean Bentaberriko igogailuaren pasabideari tratamendu irristagaitza aplikatuko diote. Beti ere, eguraldia ona bada. Hori dela eta, igogailua geldituko dute.