Jaietan murgilduta daude Zubietan

Zubietako Herri Jaiei hasiera eman zieten atzo arratsaldean jaurtitako txupinazoarekin. Ondoren, buruhandiak aritu ziren herritarren atzetik lasterka, eta jarraian, txosnen irekiera girotu zuten Elene eta Anukek.
Iluntzean, Zubietako Pilota Elkarteak antolatutako herri afarian batu ziren guztiak, eta photocall herrikoia ere egin zuten, elegantzia abstraktua gaia ardatz hartuta, bakoitzak etxean zituen jantzirik aproposenak soinean zituela.
Gaua Itzal taldearen kontzertuarekin amaitu zuten, baina gaur ere ez da parrandarako aukerarik faltako Zubietan. Arratsaldean, adibidez, desapiyua egingo dute, eta ondoren, bertso saioaz gozatu ahal izango da. Hemen ikus dezakezue egitaraua osorik.












