Karabela portugesak atzeman dituzte Zurriolako hondartzan

Atzo goizean hainbat karabela portugesa atzeman zituzten Zurriolako hondartzan, Donostiako Udalaren arabera. Ohar baten bidez udalak adierazi duenez, “ez da inolako ziztadarik erregistratu, ezta inor artatu ere” arrazoi horregatik. Hala ere, marmokak daudela ohartarazteko bandera jarri zuten Zurriolan.
Aipaturiko iturrien arabera, Ondarreta eta Kontxa hondartzetan ez zuten marmokarik antzeman eta bandera berdea jarri zuten. Zurriolan, itsaso txarragatik jarri zuten bandera gorria.