27. Industrialdera joateko autobus zerbitzua murriztuko dute

Dbusek ordutegi murriztua eskainiko du abuztuko lanegunetan 27. Industrialdera iristeko. 26 Amara-Martutene lineak ordutegiak aldatuko ditu: irteerak Bulebarretik 07:35ean eta 14:30ean izango dira. Industrialdetik, ordea, 13:00ean eta 19:00etan. Linea honek hirigunea, Amara, Loiola, Loiolako Erribera eta Martutene elkartzen ditu.
Bestalde, Dbusek abuztuan 43 Anoeta Igara lineak zerbitzurik emango ez duela gogorarazi du. Informazio gehiago Dbus webgunean aurkitu daiteke.