Zubietako oilasko biltzaileak, iruditan

Zubietako Herri Jaiak ari dira ospatzen, eta gaur, oilasko biltzaileentzat egun berezia da. 06:00etan abiatu dira Zubietako gazteak baserriz baserri oilaskoak biltzera, Ane eta Alazne trikitilariek lagunduta. Baserrietan, oilaskoak biltzearekin batera, hamaiketakoa egiteko tartea ere hartu dute, etxe askotan gonbidatu baitituzte zerbait jatera.
Azken urteetako eguraldirik kaskarrena izan dute gaurkoan, baina oilasko biltzaileei ez zaie sekula animorik falta, eta pozarren aritu dira bertsotan eta trikiti doinuekin dantzan.








