Haurrak nagusi, gaur, Zubietan

Nekatu arte jolasteko eguna dute haurrek gaur Zubietan. Izan ere, herriko jaien egitarauko protagonistak dira gaur txikienak. 10:00etan ekin dieten jolasei eta bazkalordura arte ez dute aspertzeko betarik izan. Bakoitzak ekarritakoarekin bazkaldu dute eta antolatzaileek eman diete bai postrea bai ezusteko bat. Gosea berdinduta eta indarrak hartuta, jolas gehiago, txokolate jana eta erraldoi eta buruhandien erakustaldia zain dituzte arratsaldean.









