Manteo-Zemoria inguruko proiektuei buruzko batzarra eta elkarretaratzea egingo ditu bihar Uliako Auzo Elkarteak
Uliako Auzo Elkarteak egindako batzar informatibo bateko irudiaUliako Auzo Elkartea Uliako Auzo Elkarteak bilera berri batera deitu ditu auzotarrak. Oraingoan, Manteo-Zemoria inguruko lanen irregulartasun urbanistikoen berri emango dute eta gunean gauza zitezkeen proiektu alternatiboak aztertuko dituzte. Saioa, ohi denez, Okendo Kultur Etxean aurrera eramango dute, bihar, hilak 30, 19:00etan hasita.
Horrez gain, batzarraren ondoren, 20:00etan, Basque Culinary Center fundazioaren Gastronomy Open Ecosystem (GOe) eraikinaren aurrean elkarretaratzea egingo dute, beste behin, proiektua salatzeko.


