San Ignazio egunean bukatuko dute txistulariek denboraldia

Etzi, hilak 31, San Ignazio eguna izango da, eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak emanaldi berezia eskainiko du Parte Zaharreko Plaza Berrian. Izan ere, denboraldiko azkena izango da. Txistulari taldearekin batera, Amaikak-bat elkarteko danborrada eta Zubitxo dantza taldeko dantzariak ariko dira. Kontzertua 12:15ean hasiko da, eta 13:00ak inguruan batuko zaizkie danborrada eta dantzariak.
Emanaldi berezia Gipuzkoan barrena bidaia musikala eginez osatuko dute. Seguratik Segurako goiza kalejirarekin abiatuta, Bedaio, Eibar eta Irun bisitatuko dituzte bertako doinu esanguratsu hainbat eskainiz. Azken geltokia Donostia izango da. Kalejira, dantza doinu, pasodoble edo fandango eta arin-arinek osatutako errepertorioa eskainiko dute.
Donostian egonkortuta, Antzinako himnoa izango da joko duten lehen doinua, Amaikak-bat elkarteko danborradarekin eta Zubitxo dantza taldeko dantzariekin. Jarraian, guztiek elkarrekin, Gipuzkoako himnoa, Idiarena eta San Ignazio Martxa eskainiko dituzte.
Urritik uztailera bitartean udal taldeak eskaintzen dituen kontzertuak irailaren 28an itzuliko dira 2025-2026ko denboraldiari hasiera emateko.