Abordatzean parte hartu nahi duzu?

Donostiako Piraten Abordatzea abuztuaren 11n izango da. Gaurtik aurrera izen eman daiteke beraien webgunean, abuztuaren 9ra bitarte. Talde bakoitzeko izen emate bakarra egin beharko dute, eta ondoren taldekide guztien datuak bete beharko dituzte.
Behin informazio guztia bete dutenean, parte hartzaileek posta elektronikoan mezua jasoko dute baltsa zenbakiarekin. Ondoren. hilaren 9an, txanden banaketa emailez adieraziko diete.
Bigarrenez, gainera, zein kofradiarekin identifikatzen diren jakiteko, galdetegi motza erantzun beharko dute partaideek. Kofradia bakoitzarekin kolore zehatza egongo da lotuta. Modu honetara, parte hartzaileek kolore hori jantzi beharko dute abordatzean.
Aurten, berriro, abordatze eguneko bazkaria antolatu dute. Txartelak Herria, Marruma eta Triku Harri tabernetan egongo dira eskuragarri.