Donostiako Klasikoak hiriko zirkulazioan aldaketak eragingo ditu

Larunbatean, abuztuaren 2an, Donostiako Klasikoak hartuko du hiria. Hori dela eta, zirkulazioan izango diren aldaketen berri eman du Donostiako Udalak. Lasterketaren irteera neutralizatua Bulebarrean izango da 11:20ean, eta txirrindulariak toki berera 16:29 inguruan iristea aurreikusten dute antolatzaileek.
Txirrindulariek Donostia lau momentutan zeharkatuko dute
- Irteera 11:20ean Bulebarretik: Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, San Martin, Kontxa pasealekua, Zumalakarregi hiribidea eta Tolosa hiribidea zeharkatuko ditu.
- 1. igarotzea, 14:31ak aldera: Tolosa hiribidea, Zumalakarregi hiribidea, Kontxako tunela, Kontxa Pasealekua, San Martin, Urbieta, Askatasunaren hiribidea, Hernani, Bulebarra, Zurriola, Nafarroa hiribidea eta Jose Elosegi hiribidea.
- 2. igarotzea, 16:00ak aldera: Jose Elosegi hiribidea, Nafarroa hiribidea, Zurriola, Bulebarra, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, San Martin, Kontxa, Zumalakarregi eta Igeldora Murgiletik.
- Helmuga, 16:29ak aldera: Igeldotik Kontxako pasalekura, San Martin, Urbieta, Askatasunaren hiribidea, Argentinar Errepublika eta, azkenik, Bulebarra.
Trafiko mozketak
- 10:00etatik 11:30era, gutxi gorabehera, trafikoa itxiko da Kolon pasealekutik eta Askatasunaren hiribidetik Bulebarreraino, baita irteera neutralizatuak igarotzen dituen bideak ere. Azken hauek 11:00etan itxiko dira.
- 14:30etik 17:30era, gutxi gorabehera, zirkulazioa guztiz itxiko da proba igarotzen eta iristen diren bide guztietan. Honek eragina izango du Altza, Bidebieta, Ategorrieta, Gros, Erdialdea, Igeldo eta Antigua auzoetan.
- Bulebarra: abuztuaren 1eko 09:00etatik abuztuaren 2ko 20:00etara, Bulebarra, Legazpi kaletik Hernani kaleraino, itxita egongo da.
Portuko egoiliarrak edo 1.1 sektorekoen ibilgailuek ibilbide hau egingo dute: Legazpi, Gipuzkoa plaza, Peñaflorida, Hernani. Betiere une horretan egiten ari diren lanek edo lasterketak ahalbidetzen badute. Alderdi Ederreko lurpeko aparkalekurako sarrera Peñafloridatik egingo da, eta sarrera irteerako arrapalatik egingo da. - Pasealeku Berria: ezin izango da aparkatu abuztuaren 1eko 07:30etik abuztuaren 2ko 20:00etara, Gipuzkoako Argazki Elkartearen ondoren dagoen biribilgunetik Aquariumeraino.
Aste Nagusiko azoka eremua dela eta, pasealeku Berria itxita jarraituko du ibilgailuentzat eta bizikletentzat abuztuaren 22ra arte. Itxiera hau Gipuzkoako Argazki Elkartetik egingo da. - Igeldo: abuztuaren 2an, larunbatean, Igeldora igo nahiz beheratzeko bideak trafikora itxita egongo dira. Ezingo da Aita Orkolaga, Cristobal Balenciaga eta Igeldo pasealekuetatik igaro. Itxiera partziala: 11:00etatik 15:00etara, auzotarrei, kanpineko bezeroei, garraio publikoari eta inguruko hotel eta jatetxeetan lekua gordeta dutela egiaztatzen dutenak pasako dira soilik. Guztiz itxita: ezingo da pasa 15:00etatik eta erratz autoa pasatzen den arte, 17:30ak inguru.
TAO baimena duten 1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreetako ibilgailuak libreki edozein sektoretan aparkatzea baimenduta daude irailaren 29a arte. Baimen honek ez du gaitzen Isuri Gutxiko Eremura sartzeko. Ibilgailuek eremu horretara sartzeko ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.
Garraio publikoari dagokionez, Dbus eta Lurraldebus zerbitzuen ibilbideetan aldaketak egongo dira. Halaber, Bulebarreko taxi geltokian ez da zerbitzurik emango.