Ur Kirolak-eko Irati Etxebeste arraunlariak Lituaniako Munduko Txapelketan parte hartuko du

Abuztuaren 6tik 10era bitartean jokatuko da Lituanian 19 urtez azpiko aulki mugikorreko Munduko Txapelketa. Han izango da Irati Etxebeste Merino, Ur Kirolak klubeko arraunlaria. Espainiako selekzioarekin ariko da lehian, lauko ontzien kategorian.
Klubak jakinarazi duenez, uztailean zehar selekzioak egin duen prestaketan lortu du postua Etxebestek. Beste hiru arraunlari hauekin parte hartuko du: Maria Jesus Gomez, Sara Naboni eta Laura Gonzalez.
“Oso harro sentitzen gaude, berriz ere gure elkarteak eta Donostiak nazioarteko estropada batean ordezkaritza izango duelako”, nabarmendu du Ur Kirolak-ek.