Amarako jaien hasiera, irudietan

Amarako jaiak asteazkenean hasi ziren, txupinazoa, pregoia eta jai seguru eta askeen aldeko argazkiarekin. Buruhandi eta erraldoiak, zezensuzkoak, euskal dantzak eta bestelakoak egon dira ordutik, baina oraindik egun ugari gelditzen dira egitarauan aurkitu daitezkeen jarduerak egiteko. Azken egunetan erraldoiak, zezensuzkoa, euskal dantzak eta bestelakoak egon dira. Horregatik, momentu berezietako hainbat argazki bildu ditugu zuentzat.
Hemen dituzue Joseba Parronek txupinazoan atera zituen argazkiak.
Halaber, ostegunean herri krosa jokatu zuten eta Asier Gonzalez de San Pedrok atera zituen argazkiak hemen eskuragarri dituzue.


















