Palestinaren aldeko protesta zaratatsua egin dute Bulebarrean
Eltze eta zartaginak kolpatuz protesta egin zuten Bulebarrean.Joseba Parron San Sebastian Donostia Palestina Herri ekimenak deituta, dozenaka lagun elkartu dira ostegun iluntzean Bulebarrean egindako Palestinaren aldeko eltze jotzean. Zabalgunea zaratez eta Palestinako banderaz bete dute herritarrek, Israelek palestinarren aurka aurrera daraman genozidioa gaitzetsi eta geldiarazi dezan eskatzeko. Oraingoan, txilibituek, zartaginek eta eltzeek sortutako burrunbarekin ordeztu dituzte oihuak. Erasoen etenaz gain, agintariei eta enpresei ere dei egin diete Israelekin duten harreman oro apur dezaten.


