Duje Caleta-Car atzelaria, Realaren lehen fitxaketa

Duje Caleta-Car atzelari kroaziarrarena izan da denboraldi berrira begira Realak egindako lehen fitxaketa. Ostiralean heldu zen Donostiara eta mediku frogak gaindituta, Realak ezagutarazi egin zuen fitxaketa idatzi labur baten bidez. Olympique de Lyon taldeak utzita jokatuko du talde txuri-urdinean, eta lau milioi eurotan erosteko aukera izango du.
Caleta-Car Sibeniken (Kroazia) jaio zen 1996ko irailaren 17an. 28 urteko atzelaria eskuina bada ere, ezkerraldean jokatzera ohituta dago. Ibilbideari dagokionean, Salzburgon jokatu ondoren, Marsella eta Southampton taldeetan aritu zen Olympique de Lyonera heldu aurretik. Halaber, Kroaziako taldearekin 33 partida ofizial jokatu ditu.
Taldearen webgunean jasotako adierazpenetan Caleta-Carrek aitortu du Realean jokatzeak asko pozten duela eta bere onena eman asmo duela. “Badakit asmo handiko proiektua dela eta taldea laguntzera nator, futbolean ondo jokatu, zalegoa zoriontsu egin eta helburuak ospatzeko denboraldi amaieran”.
Bestalde, hainbat hedabideren esanetan, datozen orduetan Gonçalo Guedes jokalari portugaldarraren fitxaketa gauzatuko du Realak, izan ere, jokalaria eguerdian heldu da Donostiara.