Egiako Nazioarteko Eskubaloi txapelketa aurkeztu dute

Gaur, udaletxean, 30. Egiako Nazioarteko Eskubaloi txapelketaren aurkezpen ofiziala egin dute, abuztuaren 12tik 23 bitartean aurrera eramango dute.
1995an, Gabonetako txapelketa moduan hasi zen, Gipuzkoako taldeekin. 2000. urtean jauzi bat egin eta Estatuko taldeei zabaldu zitzaien. Hala, Egiako kiroldegitik Bidasoa, Kantabria, Leon, Bartzelona eta bestelako talde garrantzitsuak igaro dira. 2011n, txapelketa nazioartekotu zen, Frantziako lehen mailako kluben parte hartzearekin. Gaur egun, 30 urte geroago, Estatuko eta Europako talde onenetakoak elkartzen dira.
Gainera, aurten, emakumezko triangeluarra gehitu dute, eta bertan, Super Amara Bera Bera eta Replasa Beti Onak taldeek parte hartuko dute. Gizonetan, berriz, Irudek Bidasoa Irun eta Limoges Handball taldeek partaidetza errepikatuko dute.
Kiroletako eta Bizitza Osasungarriko zinegotzi Iñaki Gabarainek kirol honek duen garrantzia azpimarratu du: “Egia lehen mailako eskubaloiaren agertoki izango da berriro ere, udaz uda Donostiak kirol honekiko duen grina eta tradizioa sendotzen duen txapelketa honetan”.
Sarreren prezioa zazpi eurotakoa izango da emakumezkoen partidetarako, eta hamabi eurotakoa gizonezkoetarako.
Emakumezkoen Txapelketaren egutegia:
Abuztuak 12, asteartea, 18:30
Super Amara Bera Bera vs. Grafometal La Rioja
Abuztuaren 13an, asteazkena, 18:30ean
Replasa Beti Onak vs. Grafometal La Rioja
Osteguna, abuztuak 14, 18:30ean
Super Amara Bera Bera vs. Replasa Beti Onak
Gizonezkoen Txapelketaren egutegia:
Abuztuaren 22an, ostirala, 18:00etan
Logroño La Rioja vs. Limoges Handball
Abuztuak 22, ostirala, 20:00etan
Irudek Bidasoa Irun vs. Cesson Rennes Métropole
Abuztuak 23, larunbata, 17:30ean
Hirugarren posturako partidua
Abuztuak 23, larunbata, 19:30ean
Final handia eta garaikur banaketa