Jai giroz betetako asteburuarekin amaitu dira Amarako saninazioak

Hurrengo urtera arte esan diete bart amaratarrek saninazioei, baina ordura arte festan blaitzeko hamaika aukera izan dituzte. Batzuk urteen joan etorrian klasiko bilakatu dira edo, hobe esan, huts egiten ez duten horietakoak dira. Halakoetako bat da ostiral iluntzean egin zuten sardina jatea. Jai batzordeak antolatuta, Easo plazan jarritako parrilletako suan erre zituzten sardinak atari zabalean mokadua jan edo afaria egin nahi izan zutenentzat. Haiek janaria jarri bazuten, Matraka elektrotxarangak jai giroa ekarri zuen auzoko kaleetara, Asier Gonzalez de San Pedrok egindako argazkietan ikus daitekeenez.








































Larunbatean, aldiz, bestelako doinuak izan ziren nagusi Amaran, danborrada herrikoia aurrera eraman baitzuten arratsaldearen amaieran. Azken gau luzearen atarikoa izan zen, zezensuzkoa heldu arte kaleak martxez bete zituena.

















Erromeria, plaza dantza eta giza kroketa edota toka txapelketek bete zituzten festen bukaerako orduak, gauerdien agurtu baitituzte.