Arraun Lagunak-ek lidergoa indartu du asteburuan

Bi estropada jokatu eta beste hainbeste garaipen lortu zituen Arraun Lagunak-ek asteburuan. Horri esker, lidergoan tinkotu da; izan ere, Euskotren Ligako sailkapenaren buruan Oriorekin zuen berdinketa hautsi eta bost puntuko aldea hartu baitute donostiarrek. Guztira zazpi bandera astindu dituzte hamar jardunalditan.
Hondarribian larunbatean jokatutako estropadan Arraun Lagunak nagusitu zen, oriotarrak, aldiz, bosgarren amaitu zuten, eta ondorioz, igandean Lekeition ohorezko txandatik kanpo lehiatu ziren. Estropada horretan Lugañene eta San Nikolas parean ibili ziren, baina amaieran, 66 ehunenen aldea lortu zuten donostiarrek.
Bantxa, aldiz, zazpigarren izan zen Hondarribian, herriko traineruaren aurretik. Epaileek foto finish-a behar izan zuen azken postua norena zen ebazteko. Lekeition, aldiz, bosgarren denbora onena lortu zuten, Hondarribia, Hibaika eta Astilleroren aurretik.
Sailkapen nagusian, Arraun Lagunak-ek 73 puntu ditu, Oriok 68 eta Tolosaldeak 63. Donostiarrak, berriz, azkena da, 24 punturekin.
Sailkapenean hirugarren
Donostiarrako mutilei dagokienean, hirugarrenak izan ziren bai Hondarribian bai Lekeition. Larunbateko proban Orio nagusitu zen, Donostiarra eta Zierbenaren aurretik. Igandean, berriz, bizkaitarrek Eusko Label Ligako liderra gainditu zuten eta bandera eskuratu zuten Lekeition. Torrekua ohorezko txandako bigarren, Hondarribia, Urdaibai, Getaria eta Ondarroaren aurretik.
Sailkapen nagusian ere hirugarren dira donostiarrak, 95 punturekin. Bigarren den Zierbenak 97 ditu, Orioren 116 puntuetatik urruti.