Beste eraso "faxista" bat jasan duela salatu du Hondarpek

Pasaden asteburuan Hondarperen, Grosen Auzo elkartearen, kontra eraso “faxista” burutu zuten berriro. Sarrailan txikle bat ipini eta “kontuz, gune multikulturala” idatzi zuten kristalean. Diotenez, “azken garaian hirian indarra hartu nahian dabilen korronte erreakzionario, faxista eta arrazistaren beste adierazpen bat da”.
“Ez dugu atzera egingo”, baieztatu dute elkarteko kideek. Izan ere, Gros auzoan halakoek tokirik ez dutela azpimarratu dute: “Ez gaude prest faxismoari, arrazakeriari edota bestelako joera erreakzionario eta zapaltzaileari amini bat ere uzteko”.
Horregatik, manifestazioa egingo dute ostiralean, hilak 8, Nafarroa Behera plazan duten egoitzetik abiatuta, 19:30ean.