Guardetxearen hustea erabakitzeko epaiketa urtarrilera atzeratu dute

Alde Zaharreko Gazte Asanbaldak (AZGA) gaur ezagutarazi du Gaztetxearen hustea erabakitzeko urrian 7an egitekoa ziren epaiketa urtarrilaren 27ra atzeratu dutela. Parte Zaharreko hainbat gaztek maiatzaren 1ean okupatu zuten Urgulleko eraikina; eta horren aurrean, Donostiako Udalak eraikina hutsarazteko salaketa aurkeztu bazuen ere, ekaina hasieran epaileak ez zuen onartu kautelaz husteko eskaera. Prozesu judizialak bere bide egin eta ekainaren 16an ezagutarazi zuen AZGAk epaiketaren data.
Ondorioz, Donostiako Udalak ezingo du datozen hilabeteetan epailearen agindurik gabe Guardetxea hustu, eta AZGAren ustez, horrek “aukera paregabea” ematen die bertan askotariko proiektuak garatzeko eta gaztetxea egonkortzeko. Bide horretan, hiriko elkarte eta eragileak animatu dituzte bertan jarduerak antolatzera, baita herritarrak Guardetxean antolatuko dituzten ekimen eta auzolanetan parte hartzera ere.