Irati Mitxelenak zilarra eskuratu du Espainiako txapelketan

Luzera jauzian bigarrena izan da Irati Mitxelena donostiarra asteburuan Tarragonan jokatutako Espainiako txapelketan. Atletico San Sebastian taldeko jauzilaria nagusi izan zen bosgarren saiakera arte, bigarren aldian lortutako 6,64 metroko jauziari esker. Txanda horretan, ordea, Fatima Diame faboritoa 6,73 metrora iritsi zen, aurre hartuz.
Mitxelenak ez zuen azken saltoan emaitza hobetzerik izan eta bigarren amaitu zuen Carmen Rosalesekin berdinduta. Hala ere, podiumeko erdiko mailara igo zen, bere lehiaketa erregularragoa izan zelako: jauzi guztiak 6,34 metrotik gorakoak izan ziren eta ez zuen balio gabekorik egin.