Loiolako osasun etxe berria egiteko lanak lizitatu dituzte

Osakidetzak Loiolako osasun zentro berria egiteko obrak onartu ditu, 6,7 milioi eurotako aurrekontuarekin. Interesa duten enpresek irailaren 1a arte izango dute epea beraien eskaintzak aurkezteko. Hauek, obra egiteko hiru urteko epea izango dute.
Eraikin berriak lau solairu izango ditu, eta horietako bat, soilik, adikzio zentro moduan irekiko dute. Eraikina Arteleku plazan egongo da, Goikoene kalearen ondoan. Lursaila Txominenea zentroan dago, Martutene eta Loiolatik distantzia berean. Anbulatorio berriko sarrera, plazaren norabidean egongo da, izan ere, errepidetik urruti dago eta, horrela, herritarrentzat errazagoa izango da anbulatorioan sartzea.
Zentro berriak lau solairu izango ditu, soto batekin batera. Goiko solairuak anbulatorioaren parte izango dira, sotoa, berriz, langileek erabiliko dute, eta bertan, hamabi aparkaleku egongo dira. Pisu guztietan, kontsultak mendebaldean eta ekialdean egongo dira, itxarongela batekin erdian. Ipar mendebaldean, ordea, familiako medikuntza eta pediatria guneak ipiniko dituzte. Hirugarren solairuak, aparteko programa izango du eta adikzio zentro moduan irekiko dute bere osotasunean.